• Auteor: Irudia: Michal Jormoluk, Pixabay

Sukaldea astintzeko trikimailuak

Sukaldea txukun-txukun eduki nahi izanez gero, bideoa ikusi eta jarraitu Maitane Ormazabal Txukuntzen-eko antolatzaile profesionalaren gomendioak. 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

- Udaberriarekin bat datorrena. Udaberriarekin bat egiten duena.
- Azken finean. Laburtuz, laburpen gisa.
- Sukaldean aritu. Otorduak prestatzen sukaldean jardun. 
- Egunerokoan erabili. Eguneroko errutinan erabili. 
- Aukeran beirazkoak. Bat edo bestearen artean aukeratzeko modua izanez gero, beirazkoak aukeratzea. 
- Iraungitze data. Jakiren batek bere kalitatea egoki mantentzeko daukan azken eguna.
- Haratago dihoazte. Puntu edo muga batetik aurrerago, urrutirago doaz. 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Maitane Ormazabal Larzabal. Txukuntzen. Gaurko gaia udaberriarekin bat datorrena: sukaldeko bazterketa.
Sukaldea(k) gure etxeetako espazio eraginkorrena izan behar duela diote; funtzionalena. Azken finean bertan pasatzen baitu dugu denbora luzea, bereziki Euskal Herrian, hainbeste gustatzen zaigunez sukaldean egotea eta familia guztia bertan biltzen garelako. Funtzionala izateaz gain ere, garbiena izatea ere aproposena da, azken finean, bertan janaria manipulatzen delako eta inork ez du nahi sukalde zikin batean sukaldean aritu. 
Eta zer gertatzen da? Nahia bai dagoela (badagoela) baina gerora arazo ugarirekin aurkitzen garela, besteak beste, gure sukaldeetan pilaketa handiak egoten direlako. Eta horrexegatik gaurkoan gure sukaldeetan egoten diren eta egon behar ez luketen zenbait elementuetaz (elementuei buruz) hitz egin nahi dizuet.


Lehenengoa: tuper zaharrak! 
Zenbat tuper ditugu gure sukaldeetan? Eta ez bakarrik(an) kopurua, nola daude tuper hauek? Asko eta asko(k) itxura txarrarekin, asko(k) eta asko(k) taparik ez edo funtzionatzen ez duten tapekin. Beraz, zer egin behar dugu? Guzti hauek (hauek guztiak), denak kanpora bota eta geratuko gara bakarrik egunerokoan erabiltzen ditugunekin. Eta gomendioa: tuper berriak erosi behar baldin badituzue aukeran bidriozkoak (beirazkoak) eta fundamentuzko tapekin.


Bigarrena: lapiko eta zartagin zaharrak!
Zartaginekin aurkitzen gara tefloia, badakizue, zahartuta edukitzen duten horiekin eta ez dakit badakizuen baina tefloia zaharra dagoenean bertan jakiak prestatzea osasunarentzat ez da egokiena. Beraz, zartaginak zaharrak daudenean, kanpora. Eta gerora aurkitzen gara kopuru eta diametro ezberdinekin. Benetan hainbeste behar dituzue eta hainbeste diametro?


Hirugarrena: mahai tresneria edo mahai tresneriaren kaxoian aurkitzen dugun max-mixa (nahasketa). Hau da, azkeneko 25 urteetan eduki ditugun sardexka, goilara eta bestelakoak, familia ezberdinetakoak, denak izaten ditugu gure kaxoietan eta ondoren mahaia jartzerakoan horrelako nahasketa bat egoten da. 
Gertatu, gertatu, ez da ezer gertatzen baina aukeran gomendagarriena izango litzateke mahai tresneria bakarra edo asko jota bi edukitzea batzuetan bat eta besteetan bestea erabiltzeko.


Laugarrena: bikoiztuta dagoen edozein elementu.
Bereziki goilara handiak, egurrezko tresnak eta era horretakoak. Honek zer esan nahi du, kanpora joatean, bota egin behar ditugula? Ba agian ez, azken finean ondo daudelako. Beraz, nahi izanez gero, gorde ditzakezue bikoiztutako horiek kaxa batean, kaxa hau egon liteke sukaldearen goialdeko biltegiko espazioetan edo trastelekuan. Hori bai, beti ongi etiketatuta bikoiztutako elementuak direla eta inbentario txiki batekin. Badakizue, bertan zer dagoen ez baldin badakigu ez garelako inoiz gogoratuko berriz ere bueltan erabiltzeaz. 


Bost: gailu txikiak.
Likuadorak, jogurterak, makarroiak edo pasta egiteko traste hori, pandemia garaian, itxialdian mila gauza erosi genituela denbora pasatzeko eta orain, gaur egun, ez daukagu denbora berdina. Zer egingo dugu gailu hauekin? Ba, berdina. Bota agian ez ditugu bota behar baina agian jaso egin behar ditugu edo donazioan (dohaintzan) eman, saldu… dena delakoa. Ezin duguna da gailu txiki guzti hauek denak sukaldearen gainean espazioa kentzen eduki. 


Despentsan (jaki-tokian) urteak daramatzaten jaki horiek.
Zenbaitzuk iraungitze data ez dakit (ba)daukaten edo eta infinituraino eta haratago dihoazten iraungitzeak dituzten baina, kasuan kasu (kasuan-kasuan), kuestioa (kontua) dena da hortxe daudela despentsan espazioa kentzen, ez ditugula berriz (berriro) erabiliko. Ze agian egunen batean okurritu (bururatu)  zitzaigun  errezetaren batentzako hori erosi behar zela, gerora ez zen errezeta egin eta hor jarraitzen dute. Beraz, despentsan ere, errebisio (berrikuspen) txiki bat. 

B2
24-06-2024
31009446
00:03:45
916