Zure izena nola desagerrarazi
Informazio pertsonala ezabatzeko, ahaztua izateko eskubidea erabil daiteke; edozein pertsonak datu pertsonalen bat ezabatzeko, blokeatzeko edo kentzeko eskubidea dauka.
Horretarako, hau egin dezakezu:
- Informazio hori argitaratu duen enpresarekin harremanetan jarri eta ezabatzeko eskatu. Horretarako, enpresaren webgunean sartu eta harremanetarako datuak topatu.
- Hilabeteko epean erantzuten ez badizute edo erantzuna egokia ez bada, gorde eskariaren frogak eta erreklamatu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (Hego Euskal Herrian bizi bazara).
Googlek ematen dizkizun aukerak:
- Googleri zure informazio pertsonala bilatzailetik kentzeko eska diezaiokezu: telefonoa, argazki pertsonalak...Horretarako galdetegi bat bete beharko duzu.
- Kontuan izan eskaera horren bidez informazioa bilatzailetik desagertuko dela baina baliteke datu horiek zituen webguneak bertan edukitzen jarraitzea.
Irudia: Dan Nelson, Pixabay