Zimitzak uxatu

Zer egin dezakegu zimitz kirasdun horiek uxatzeko? Hona zenbait trikimailu:

 

-  Zimitzak uxatzeko nahasketak:

Zimitzak uxatzeko nahasketa ezberdinak egin ditzakezu eta leiho-koska, atari eta landareak nahasketa horrekin busti: Baratxuri-hautsa urarekin, Menda-olioa urarekin edo Nim-olioa eta urarekin. 

- Etxeko zirrikituak ongi tapatu

Udazkena baino lehen, zimitzak zure etxean sartzen ez direla ziurtatu; udazkenean etxeetako goxotasuna gustatzen zaie zimitzei kabiak egiteko (zokalo tarteak, paretetako zuloak....) Behin tarte horietan sartu ondoren, egoera kontrolatzea zaila izaten da. Beraz, leiho eta ateetako zirrikituak masa edo silikona bidez ongi itxi. 

- Zelaiak motz mantendu:

Etxean zelairik baldin baduzu, belar txarrak kendu eta belarra motz mantendu; zimitzek belardiak eta sastrakak gustuko baitituzte. 

Irudia: Heiko, Pixabay


B1
11-10-2023
30621164
1538