• Auteor: Kultur Atelier

Kartoizko kutxekin egiteko trikimailua

Etxean kartoizko kutxaren bat baduzu, adi egon, eta ikusi zer egiteko aukera duzun kutxa horrekin.


Transcription:[+] Transcription:[-]

Kaixo lagunak! Gaurko trikimailuen atalean kartoizko kutxekin egiteko trikimailua erakutsiko dizuegu. Etxean kutxaren bat baduzu, adi egon, eta ikusi zer egiteko aukera duzun kutxa horrekin. Has gaitezen!

Trikimailu hau egiteko objektu hauek behar ditugu:kartoizko kutxak eta kuterra.

Trikimailu honetan, armairu bat egiten erakutsiko dizuegu. Horretarako, nahikoa izango dira kartoizko kutxa bat eta kuter bat.

Kartoizko kutxek lau hegal dituzte, bi kutxaren ezker eta eskuinean eta beste bi goiko eta beheko aldean. Lehenik eta behin, kartoizko kutxaren goiko eta beheko hegalak moztuko ditugu kuterrarekin. Ezkerreko eta eskuineko hegalak bere horretan utziko ditugu, ez ditugu moztuko, gure armairuaren ateak izango dira eta.

Jarraian, moztu ditugun hegalak kartoizko kutxaren barruan ipiniko ditugu. Hegal bat kutxaren goiko aldetik 15 zentrimetrora ipiniko dugu, eta beste hegala kutxaren beheko aldetik 15 zentimetrora. Moztutako hegal horiek izango dira gure armairuaren apalak.

Apal horietan utziko ditugu gure objektuak: xaboi-potoak, koloniak, kremak...

Armairutxoa prest dago. Nahi izanez gero, gustuko duzun kolorean margotu!

Hau gure gaurko trikimailua. Hurren arte!

A2
01-03-2022
29230785
00:01:28
1577