• Auteor: Kultur Atelier

Kartoi-tutuekin egiteko trikimailuak

Kartoizko tutuak zaborretara botatzen ditugu gehienetan. Trikimailu hauekin tutu horiek berriz erabiltzeko aukera izango duzu.


Transcription:[+] Transcription:[-]

Kaixo lagunak! Gaurko trikimailuen atalean kartoi-tutuekin egiteko trikimailuak erakutsiko dizkizuegu. Etxean ohikoa da kartoi-tutuak pilatzea eta azkenean zaborretara botatzea.  Trikimailu hauekin tutu horiek berriz erabiltzeko aukera izango duzu. Adi egon!

Trikimailu hauek egiteko objektu hauek behar ditugu: kartoi-tutuak, labana, kuterra, zinta itsaskorra, pertxa edo esekigailua.

Lehendabizi, labanentzako babesgarri bat egiten erakutsiko dizuegu. Horretarako, nahikoa izango ditugu kartoi-tutu bat, zinta itsaskorra eta labana bat.

Lehenik eta behin, labanaren orria kartoi-tutuaren barnean sartuko dugu. Jarraian, kartoi-tutua zanpatu egingo dugu.
Hurrengo urratsa kartoi-tutuaren goiko aldea tolestea izango da. Tolestu dugun tutuaren puntan zinta itsaskor zati bat ipiniko dugu. Modu honetan, labana ez da kartoi tututik aterako.

Minik hartzeko arriskurik gabe mendira edo hondartzara eraman ditzakezu labanak!

Bigarren trikimailuan, gerrikoak jartzeko esekigailua egingo dugu. Horretarako, kartoi-tutua, kuterra, zinta itsaskorra eta pertxa edo esekigailua beharko ditugu.

Lehenik eta behin, kartoi-tutua biribil formako eraztunetan moztuko dugu kuterra erabiliz. Guztira, dozena erdi bat eraztun moztuko ditugu.

Jarraian, zinta itsaskorrarekin eraztunak pertxan itsatsiko ditugu.

Gerrikoak jartzeko esekigailua prest dugu, azken urratsa gerrikoak zintzilikatzea izango da; horrela, armairuan toki gehiago izango dugu. Erabilgarria, ezta?

Hauek gure gaurko trikimailuak. Hurren arte!

A2
22-02-2022
29208674
00:02:30
955