• Auteor: Kultur Atelier

Film-paperarekin egiteko trikimailuak

Film-papera erabilita egiteko moduko trikimailuak dituzu hemen, erraz-errazak: sukaldean ari zarenean telefonoa garbi izateko, edo xaboia pototik ez isurtzeko, adibidez. Egon adi!


Transcription:[+] Transcription:[-]

Kaixo, lagunak! Gaur, trikimailuen atalean film-papera erabiliz egiteko trikimailuak erakutsiko dizkizuegu. Adi egon, oso errazak eta erabilgarriak dira eta!

Trikimailu hauek egiteko objektu hauek behar ditugu: film-papera, guraizeak, sakelako telefonoa  edo  mugikorra eta xaboi-potoa.

Lehenengo trikimailuarekin, sukaldean ari garenean sakelako telefonoa garbi-garbi edukitzeko zer egin ikasiko dugu.

Batzuetan, interneten topatu dugun errezeta bat egiten hasten gara, baina prozesuan zehar, behin eta berriz gelditu eta eskuak garbitu behar izaten ditugu mugikorrean hurrengo pausoak begiratzeko. Hau saihestea oso erraza da!

Horretarako, mugikorraren neurria duen film-paperaren zatia moztuko dugu guraizeekin. Jarraian, mugikorra estaliko dugu film-paperarekin, eta horrela, aldi bakoitzean eskuak garbitzen ibili gabe sakelakoan kontsulta egin ahal izango dugu. Bizkorrago prestatuko dituzu errezetak!

Bigarren trikimailuarekin xaboi-potoen isuriak saihestuko ditugu. Nori ez zaio gertatu kirola egitera joan eta xaboiak motxila edo bizkar-zorroko arropak zikintzea?

Bada, hori ez gertatzeko, xaboia eta antzeko produktuak ez isurtzeko, potoa biltzeko balio duen film-papera moztuko dugu guraizeekin. Segidan, potoaren tapa kendu egingo dugu. Moztutako film-paperaren zatiarekin bilduko dugu potoa, tapa kenduta. Ondoren tapa itxi eta kito, ez dugu isuriez arduratu beharko!     

Hauek gure gaurko trikimailuak. Hurren arte!

A2
03-11-2021
28866637
00:02:12
796