• Auteor: Kultur Atelier

Kortxoa sakakortxorik gabe ateratzeko trikimailuak

Ia sukalde guztietan aurkitzen dugu sakakortxoa, etxetresna arrunta da. Baina, tarteka, gertatzen da botila irekitzeko sakakortxorik ez izatea. Bideoan dituzun proposamenak interesatuko zaizkizu horrelako kasuetan erabiltzeko.


Transcription:[+] Transcription:[-]

Kaixo lagunak eta ongi etorri trikimailuen atalera!

Gaur botilei kortxoa nola atera erakutsiko dizuegu, baina ez pentsatzen duzuen moduan: saka-kortxorik erabili gabe egingo dugu. Hiru modu daude egiteko: nahi duzue jakin nola? Adi!

Horretarako, metxero edo pizgailu bat behar dugu eta botila, noski. Botila mahai gainean jarri behar da, zutik; metxeroa piztu, lepoa berotu eta beroaren eraginez pixkana-pixkana kortxoa gorantz joango da eta magia balitz bezala atera egingo da. Erraza! Gutxi gorabehera minutu bat edo bi minutu egon gara botilaren lepoaldea berotzen eta ikusten duzuen moduan jada atera da osorik. Azken pausoa kortxoa eskuarekin hartu eta, listo.

Bigarren trikimailurako ondorengo tresnak behar dira: torloju bat, luzea, bihurkina edo destornilladorea eta sardexka. Hastera goaz!

Lehenengo torlojua hartu, pixkat sartu eta bihurkinaren laguntzaz barruraino sartu; gutxi gorabehera zentimetro egon behar da kanpoan. Poliki-poliki sartzen joan eta gutxi gorabehera zentimetro bat kanpoan utzi arte. Hartu sardexka eta torlojuaren artean sartu bi hortz eta poliki-poliki goruntz atera; alde batera eta bestera. Ikusten duzuen bezala jada atera dugu kortxo guztia. Eskuarekin hartu eta bestea bezala, kanpora.

Trikimailurik harrigarriena bukaerarako utzi dugu. Oinetako batekin botila irekiko dugu. Zehatzago esanda, zapatila batekin eta hormaren laguntzaz. Botila zutik dagoela zapatilaren orpoan sartu eta paretan kolpe txikiak emango dizkiogu. Ikusten duzuen bezala, kortxoa poliki-poliki ateratzen joango da. Komeni da kolpe txikiak ematea, bestela, huts egingo dugu. Bestetan bezala kortxoa kanpoan dagoela, eskuarekin atera eta listo!

Eta hauek gaurko trikimailuak. Badakizue, sagardo botila edo ardo botila bat ireki nahi baduzue eta ez baduzue saka-kortxorik, ez larritu. Agian ez duzue torloju edo metxerorik izango patrikan, baino oinetako bat denok dugu. Hurrengora arte!

A2
09-03-2021
28039051
2735