. zenbakia. Bientôt disponible.

Psikologoaren artikuluaren zati bat. Bertan errudun sentimenduaren inguruko azalpenak emateaz gain, hori gainditzeko aholkuak ematen ditu.

Errudun sentimendutik askatzea.
Errudun sentimenduek sorrarazten dituzten frustrazio asko eta asko norbere edo besteen gaitasunez ideia baikorregia izaten dugulako gertatzen dira, eta hain baikorra izanik, ez da erreala izaten.
Horrenbestez, kulpa sentimenduaren aurka egiteko lehen estrategia errealitatearen zentzua lantzea da eta horren ondorioz, mingarri gertatu arren, bakoitza zer eta nor den onartzea.
Horretarako beharrezkoa da autokritika, gogoeta eginez eta maitasun eta konfiantzarik gehien erakusten diguten pertsonek egiten dizkiguten oharrak kontuan hartuta.
Horrela, egoera gatazkatsuen zergatiak ezagutuko ditugu, hutsegiteetatik ikasteko eta horrelakorik edo antzekorik berriro ez egiteko. Helburua bikoitza da: egoera argitzea eta erruak leporatzeko prozesua desaktibatzea.
Erruak identifikatu, zergatiak onartu, geuri dagokigunean erantzukizuna geure egin eta gero, akatsok zuzentzeko eta berriro harri berean ez erortzeko neurriak hartzea izaten da zuhur eta probetxuzkoena.
Kulpa sentitzera mugatzea iraganean gertatu zer zerbaitetara bizi guztirako kateaturik geratzearen pareko da eta horrek antsietate egoerak sor ditzake, depresio ere bihur daitezkeenak. Kulpa sentitzea baliagarri izango da sentsazio hori ekintza bihur daitekeenean.
Hutsegiteak behin betiko porrot paralizatzaile gisa sentitu gabe onartzen direnean, ikasteko aukera gisa hauteman daiteke hutsegitea, ongi doazen eta ez doazen gauzei buruzko informazio iturri gisa.
Norbere burua onartzeko eta hobetzeko prozesu bat da, norbere buruaren estima areagotzen duena, hain zuzenak ez diren gure ekintzez diagnostiko zehatza egin eta horietan esku hartzeko dugun aukeratik abiatuta, geure burua maitatzen ikastea.
Inoren hutsegiteez senti dezakegun kulpari dagokionez, norbera besteren bizitzaren erantzule den (edo zein neurritan den) planteatzea komeni da. Bakoitzak bere ibilbidea du bizitzan eta bidaia horretan gertatzen denaren erantzule egin daiteke.
Besteengatiko kulpa sentimendu horiek, besteak gure erantzukizun direla uste izatetik sortzen dira. Lotura horretatik dominazioa finkatu dela dirudi, nolabait.
Besteari bere bizitza bizi izan dezan baimena emateak gurea ere askatasunez eta erantzukizunez bizi izateko aukera ematen digu. Gure inguruan bizi direnak garatu egingo dira, guk nahi izan edo ez, itogarri senti dezaketen gure laguntzarik gabe ere.
Oso lasaigarria da besteei geratzen zaizkien gauzetan erantzukizuna gurea ez dela egiaztatzea, baina besteak gure uste eta iritzien menpe egon gabe bizi daitezen onartzen dugunean senti dezakegun bakardadea onartzen ere jakin egin behar da.

Kulpa sentimendua saihesteko ...

Kulpa sentimenduak identifikatu. Zein egoeratan agertzen den aztertu, Normaltzat hartu eta ulergarri direla pentsatu. Errudun sentimendu horiek aitortu eta onartzean, errazagoa da adierazi eta horien aurka egitea.

Kulpa sentimenduez hitz egin. Gai horri buruz beste norbaitekin (beharrezko bada profesionalekin) hitz egiteak sentimendu kaltegarri horiek arintzen lagun dezake.

Zergatiak aztertu. Sentimendu horien arrazoiak bilatzeak ulergarri eta onargarriago bihurtzen lagun dezake.

Geure mugak aitortu. Besteei bizi izaten uzten ikasi.

 

C1
16-01-2002
16426563
1802