"BAGOAZ!" B1 mailako jardueren gida didaktikoa
2018/2019an argitaratu den BAGOAZ! B1 materiala, jardun biko ikas-ereduan diseinatutako proposamen didaktikoa da.
30 ikastunitatez osatua dago, eta horietako bakoitzean aurkezten diren jarduerak ikasgelan elkarreraginean nahiz hortik kanpora garatzekoak dira, nork bere kasa. Hala ere, bi izaerako jarduera hauek elkarren osagarri eta menpeko dira, bien batasunak ematen baitio ikastunitateari logika didaktikoa eta, horrekin batera, ekintza komunikatiboa(k) gelan nahiz gelaz kanpo garatzeko aukera egokia.
30 ikastunitateen gaineko informazioa ahalik eta modurik zehatzenean ematea da gida honen helburua. Horretarako, ondoko atalak oinarritzat hartuz osatu ditugu aurkibideak:
1. Gaien aurkibidea
2. Funtzioen aurkibidea
3. Adierazpide testual eta linguistikoen aurkibidea.
Aurkibide horietako item bakoitzaren ondoren, item hori zein BAGOAZ! B1 jardueratan lantzen den azaltzen da. Dokumentua hipertestu moduan dago eraikita, aurkibide bakoitzetik BAGOAZ! B1eko jardueraren IKASBIL atariko fitxara.
Espero zitekeen bezala, BAGOAZ! B1 unitateak behin baino gehiagotan ager litezke aurkibideetan, bakoitzak hainbat azpigai, funtzio nahiz eduki gramatikal izan baititzake.
Dokumentua hiru formatutan dago:
- PDF-a: inprimatzeko
- DOCX eta ODT: editatu ahal izateko.
BAGOAZ_jardueren_gida PDF formatuan
Intéressant pour vous
Exercise