Buah txabal, euskara eta antzerkia uztartuz

Joan den maiatzean estreinatu zuten buah txabal izeneko antzezlana. Lan honi buruzko informazio bila jo dugu AED Elkarteko Itxaro Artola eta Jon Zubiaga aktorearengana.

Euskalgintzan aritzen diren elkarte eta erakundeen aspaldiko kezka da gazteenganaino heltzeko bide eraginkorrak aurkitzea. Askok luzaroan pentsatu dute gazteei euskararen inguruan zeharka hitz egin behar zaiela, askotan aisialdiaz baliatuz, baina horrek ez du nahi beste funtzionatu. Horren harira, iaz Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak erabaki zuen antzezlan bat ekoiztea eta, bere bidez, gazteengandik gazteengana zuzentzea.

 

Exercise

A2
25-11-2011
16445096
4879