Kerman, farmazian
Kermanek botikan bere osasun-egoera azaltzeko zer baliabide erabili dituen aztertuko dugu sekuentzia honetan.
Horretarako, hauek izango dira eskaintzen dizkizugun ariketak:
- Elkarrizketa ulertu duzun jakiteko, galdera batzuei erantzun beharko diezu, erantzun egokia aukeratuz.
- Bertako hiztegia hobeto barneratzeko, lotu beharko dituzu euskarazko hitzak gaztelaniazkoekin.
- Orain dela/duela eta barru esapideak azaldu eta landuko ditugu. Horretarako, 3 esaldi osatu beharko dituzu.
- Norberaren osasun-egoera azaltzeko eta aholkua eskatzeko erabiltzen diren formulak ezagutuko dituzu, eta ondoren esaldi batzuk osatu beharko dituzu, aukera egokia eginez.
- Azkenik, ariketa bat daukazu jabetzeko ez dugula idazten hitz egiten dugun modu berean.