HIESaren Aurrezaintza eta Kontroleko Plana

Hiesaren Kontrako Borrokaren Munduko Eguna dela-eta, gai horrekin lotutako sekuentzia daukazu hemen. HIESaren aurkako borrokan, aurrezaintzak eta gaitza kontrolpean edukitzeak berebiziko garrantzia dute. Helburu hori duten bi unitate edo zentro aurki ditzakegu EAEn, bata Donostian eta bestea, Bilbon. Sekuentzia didaktiko honetan, Donostiako unitatearen zereginak ezagutuko dituzu aurreneko atazako artikuluari esker. Bestalde, bigarren atazan, zentrora hurbildu den pazientearen eta bertako langileen arteko elkarrizketa aztertuko duzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:

 

  • HIESari buruzko informazioa jasotzeko eta birusari antzemateko probak egiteko bideen berri eman
  • Donostiako HIESaren prebentzio-unitatean egiten duten lanari buruzko informazioa bildu, erreportajea irakurrita
  • Testuan ageri diren hainbat hitz-kate euskaraz eman
  • Erreportajeko esaldietako hutsuneak bete deklinabide-marka egokia aukeratuz
  • Elkarrizketako pertsonak dituen sintomei antzeman
  • Kontsultako elkarrizketan oinarritutako ideiak egia ala gezurra diren esan
  • Elkarrizketako hainbat pasarte nork esan dituen adierazi

ERANSKINAK:
· ERREPORTAJEA: HIESaren Aurrezaintza eta Kontroleko Plana, Gorka Etxabe (Arteman). Osatuz aldizkaria, 38. zk., 2010eko azaroa
· AUDIO-PASARTEA: HIESa ote daukat? Transkripzioa.

 

 

 

 

 

Exercise

B2
25-10-2010
  • Benitez Reyes, Belen
16248306
511