Kerman, autoa aparkatzen



Kerman autoa aparkatu ezinik dabil. Emakume bati galdetuta, honek beste leku batera bidaliko du, leku hori auzokoentzat bakarrik dela esanez. Ondoren, gazte bati eskatuko dio laguntza Kermanek, baina ez du ezer lortuko. Azkenik, autoa aparkatzea lortuko du, baina egin behar zuena egindakoan itzuli denean, isuna jarri diotela ikusiko du.



Sekuentzia honetako ariketetan, honelako lanak egingo dituzu:

  • Bideoan ikusitakoaren gaineko galderei erantzungo diezu, EGIA ala GEZURRA diren esanez.
  • Trafikoaren gaiarekin zerikusia duten hitzak esaldietan kokatuko dituzu.
  • zalantza adierazteko OTE moldearen gaineko lanketa egingo duzu.
  • Gramatikan, zehar galderak nola osatzen diren eta NORK kasuaren erabilerari erreparatuko diezu.
  • Azkenik, bideoko hiztunek esandako hainbat esaldiren gaineko azalpenak irakurriko dituzu.

Exercise

A2
04-02-2010
16227385
1213