XXI. mendea

XXI. mendeko hainbat arazori heltzen dio unitate honek: teknologia, prentsaren bilakaera, hiperkonexioa eta maitasun erromantikoa. Irakurgai eta entzungai interesgarriak proposatzen dituzte bertan Donostiako Hizkuntza Eskolako Ainhoa Agirreazaldegi eta Amaia Artola irakasleek.

Hainbat ataletan zabaltzen den ikasteko jardueretan antolatuta dago IRALE programa barruan atondutako ikasmaterial hau. Bertan aurkituko duzu taldean eta bakarka lan egiteko zeregin multzoa eta horiek biltzen dituzten 6 ataza nagusi.

 

Hauek dira azpigai nagusiak:

A. GARAI MODERNOAK
    1. Teknologia berrien eragina giza garapenean
    2. Prentsa: papera eta pantaila lehian
    3. Robinson deskonektatuta
    
B. XXI. MENDEKO HARREMANAK
    1. Maitemina
    2. Maitasun erromantikoa
    3. Egiazko maitasuna

C1
13-11-2018
  • Ainhoa Agirreazaldegi
  • Amaia Artola
16147391
3571