Cayo Hueso

Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. Hantxe bizi da, otarrain-arrantzan, istorio hau kontatzen duen kapitain zaharra, eta hantxe agertuko dira, ezustean, nobelaren gainerako protagonistak: Virgil musika kritikaria aurrena eta Maudey jazz kantaria gero, bere bandarekin.

EGILEA: Oihane Amantegi

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN URTEA: 2023

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu.

 

Hona pasarte bat (19.or):

Otarrain sasoia abuztu hasieran hasten da Floridako Cayo Hueson, garaiak garai direnetik. Horrela gertatu zen geure urte hartan ere, eta hilaren 6an ekin genion denboraldiari; udan hasi eta martxo bukaera arte, kasik egun guztietan aterako ginen itsasontziak eta itsasontzietako kapitainok beharretara. Nasak hartu eta otarrainak banan-banan harrapatzera. Portura itzuli, arrantzatua neurtu eta saldu, otarreak konpondu eta ontzia zaintzera. Itsaso zabala besarkatzera batzuetan, eta ekaitz tropikaletatik babestera besteetan. Jakin egin behar delako -itsasora- noiz atera; baina, batez ere, jakin egin behar delako -itsasotik- noiz gorde.

Pages: 104


B2
13-06-2023
30408709
1383