Garbiketa

1992an gaude eta Estoniak independentzia eskuratu berri du. Hango nekazari paraje isolatu batean neska bat agertu da; Aliide Truu amonaren baratzean datza akituta.

Zara du izena neskak eta hogeita hiru urte ditu. Bahitzaileen (emakume-trafikatzaileen) atzaparretatik ihes eginez iritsi da amonaren etxaurrera. Honek bere etxean jaso du eta poliki-poliki bi emakumeen arteko solasak neskaren iragan gertura ekarriko ditu. Alemaniatik zetorren ihesean. Eta solasak Zararen familiaren inguruko drama gogorretan barneratuko gaitu. Kapitulu laburrak eta estilo zuzena darabil idazleak. Oso errealista.

 

 

Egilea: Sofi Oksanen
Itz.: Mia Rissanen eta Joseba Osa
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2011


 

Pages: 359


C2
12-03-2013
16162429
808