"Bizikletan" edo "bizikletaz"?

Télécharger

K.- Erdarakada bat dakarkizuegu gaur. Badakizue egoera batzuetan "zerekin" eta "zertaz" erabil daitezkeela, inolako arazorik gabe.

N.- Halaxe da: "lumaz idatzi dut eskutitza" edo "lumarekin idatzi dut". Bietara esan daiteke.

K.- Baina, kasu hemen!: "txirringarekin joango gara".

N.- Bada, sarritan entzuten den erdarakada dugu hori, "vamos a ir con la bicicleta"-ren ordaina.

K.- Egin dezagun, beraz, oker-zuzenketa bat: "motoarekin itzuliko gara".

N.- Ez, bada!: "motoz edo motoan itzuliko gara".

K.- "Txirringarekin joan ginen" esan ordez...

N.- "Txirringaz edo txirringan joan ginen".

K.- Eta azkenekoa: "autobusarekin etorriko da"...

N.- Bada, gaizki esana: "autobusean edo autobusez etorriko da".


 + "Motoz edo motoan joan ginen"

 - "Motoarekin joan ginen"

31-12-1969
16389193
3604