"Elurra ari du"

Télécharger

K.- Negu-negukoa dugu elurra. Baina, nola esan gaztelaniazko "está nevando": "elurra egiten ari da" ala "elurra ari du"?

N.- Bi horietatik bigarrena da zuzena: "elurra ari du", hain zuzen ere.

K.- Baina, adibidea piska bat zailduz, nola esan: "estaba nevando copiosamente, sin parar"?

N.- "Elurra mara-mara ari zuen" edo "elurra atertu gabe ari zuen". Dena dela, ohar gisa, ez dezagun ahaztu Bizkaian, batez ere, "elurra da" erabili izan dela "elurra ari du" esateko.

Beraz, "elurra ari du" esan beharko dugu, eta ez "elurra egiten ari da" forma okerra.


 + "Elurra ari du"

 - "Elurra egiten ari da"

31-12-1969
16388709
6033