"Tabako-paketea"

Télécharger

K.- "Tabako-paketea" ala "pakete tabakoa"? Zein da zuzena?

N.- "Tabako-paketea" da zuzena, paketeaz ari baikara. Oro har, erdaraz "paquete de tabaco" bada ere, horrelako egituretan alderantzizko hurrenkera dugu euskaraz. Erdaraz lehen osagaia da nagusia; euskaraz, aldiz, bigarrena.

K.- Horrela, bada, egin dezagun itzulpen-ariketatxo bat. Nola esan euskaraz "tarta de nueces"?

N.- Bada, "tarta intxaurra" ez behintzat! Horren ordez, "intxaur-tarta" esan beharko da, hau da, intxaurrezko tarta.

K.- "Tortilla de patatas"

N.- "Patata-tortilla", jakina. Ez dugu esango "tortilla patata", baizik eta "patata-tortilla", hau da, patatazko tortilla.

K.- Eta, azkenik, "konpota sagarra" ala "sagar-konpota", "compota de manzana" esateko?

N.- "Sagar-konpota", dudarik gabe; hau da, sagarrezko konpota.


 + "Patata-tortilla"

 -         "Tortilla patata"

31-12-1969
16387990
3495