detalle-recetas

  • Auteor: Arantza (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
  • Type: Arrainak-itsaskiak

Legatz-pastela

OSAGAIAK:

- Kilo erdi legatz
- Tipula bat
- Kilo erdi tomate natural 
- Hiru baratxuri-ale
- Bi koilarakada oliba-olio 
- Gurin pixka bat

 

NOLA PRESTATU:

Hasteko, eltze batean ura irakiten jarri eta Legatza bost minutuz egosi.  legatza hozten denean, garbitu (hezurrak kendu).
Ondoren, txikitu tipula eta baratxuriak.  Olio pixka bat bota zartaginean eta sutan jarri, tomatea bota eta su baxuan zortzi minutuz egiten utzi. Hotz dagoenean birrindu.
Hori egin ondoren, irabiatu arrautzak eta gehitu lehen egin ditugun tomatea eta legatza.
Molde batean gurina igurtzi eta nahasketa gehitu.
Aldez aurretik labea berotu ehun eta hirurogeita hamabost gradutan eta nahasketa sartu, hogeita hamabost minutuz.
Bukatzeko, pastela hoztean, moldea kendu eta, nahi baduzu, maionesa edo saltsa arrosarekin apaindu.

Irudia: CC BY-NC-SA 2.0


detalle2

Dokuteka

A2
25-11-2024

x61pRelaContWAR

31254936

x61pViewCountWAR

1190

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR