• Auteor: Belén Molina (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
  • Type: Postreak

Glutenik eta laktosarik gabeko bizkotxoa

OSAGAIAK:

- 4 arrautza
- 2 platano
- 2 koilarakada kakao-hauts
- Legamia-zorro bat
- Txokolate-malutak

 

NOLA PRESTATU:

Hasi baino lehen, osagai guztiak prestatu. 
Denak prest dauzkagunean arrautzak, platanoak, kakao-hautsa eta legamia irabiagailuan jarri eta ongi-ongi nahasi, dena homogeneo geratu arte. 
Ondoren, prestatu silikonazko molde bat eta koipeztatu oliba-olioarekin.
Txokolate-malutak nahasketari gehitu eta jarri moldea aire-frijigailuan hogeita hamar (30) minutuz, ehun eta berrogeita hamar (150) gradutan.
Bukatzeko plater batean txukun jarri eta on egin!

Irudia: CCO 1.0


A2
29-11-2024
31253614
784