Ahuakate beteak

OSAGAIAK (4 pertsonentzako):

- 2 ahuakate
- Limoi 1
- 250 gramo hirugihar
- 4 arrautza
- 60 gramo mozzarella-gazta
- Oliba-olioa
- Piperbeltza eta gatza

 

NOLA PRESTATU:

- Lehenengo zartagin batean hirugiharra frijitu olio pixka batekin.

- Ondoren, ahuakateak erditik moztu eta hezurra kendu. Mamiari limoi-zuku pixka bat bota ez iluntzeko.

- Ahuakatearen hezurrak utzitako zuloan arrautza bat jarri, piperbeltz eta gatza bota eta gainean hirugiharra eta gazta gehitu.

- Amaitzeko, labea berotu (180º) ahuakateak sartu eta 12-15 minutuz han eduki.

On egin!

Irudia: Ikasbil


A2
23-10-2024
31188539
537