• Type: Postreak

Madariak ahabi-ziropatan

OSAGAIAK:

- 6 udare edo madari

- Litro bat ahabi-sirope

- Litro-erdi ur

- Kanela-hautsa

- Azukre beltza

 

NOLA PRESTATU:

Errezeta erraz hau nola prestatu jakin nahi baduzu, audioa entzun eta pausoak jarraitu.

 

Irudia: CC BY-SA 4.0


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]
Kazetaria: Julen Baz. Zer moduz zabiltzate Dimako Garena jatetxean, Julen? 
Julen: Ondo, ondo.  
Kazetaria: Bueno, zer proposatuko diguzu? 
Julen: Bueno, ba, ekarri dutena (dudana) da madariak, e, ardotan, baina alkohol bako bertsino (bertsio) bate(a)n.  
Kazetaria: Madariak ardotan alkohol bako bertsio batean. 
Julen: Hori da. Bueno, e(g)ingo dugu bertsino bat, e! Ardaua (ardoa) erabili beharrean, erabiliko dogu (dugu) ahabi-siropea (ziropa). Orduan, beharko doguz (ditugu) sei madari. Egingo dugune (duguna) da sei madari horrek (horiek) zuritu, txortena kendu eta haziak kendu. Garbitu (e)ta, e, laurdenetan moztu. 
Kazetaria: Bale. 
Julen: Beste alde batetik, e, ahabi-siropea(re)n litro bat eta litro-erdi ur nahastauko (nahastuko) doguz (ditugu), eta irikiten (irakiten) ipiniko dogu (dugu) nahaste hori. Irikiten hasten den momentuan, e, 20 minutuz egosiko doguz bertan, e, madariek. Bertatik aterako doguz eta kanela-hautsa eta azukreagaz, e, onduko doguz, da (eta) eukiko (edukiko) genduzen (genituzke) ja alkohol bako madari, ardotan egindako madariak. 
Kazetaria: Aja. 
Julen: Ordu(a)n, ba, bueno, nahiko erreza dan (den) errezeta bat, eta, bueno, ba, alkohola gustoko (gustuko) ez dakienentzako (dutenentzat) ba, bueno, beste modu bat jateko. 
Kazetaria: Edo alkohola edan ezin dutenentzat, adibidez, ezta? 
Julen: Hori da. 
Kazetaria: Batzuk ezin dute edan, ez? 
Julen: Bai, ezin dauenak (dutenak), bai, haurdun dauden jendeantzako (jendearentzat), edo. 
Kazetaria: Bai. Errepikatu osagaiak: sei madari, e, esan diguzu. 
Julen: Hori da. Ahabi-sirope litro bat. 
Kazetaria: Bai. 
Julen: Litro-erdi ur. 
Kazetaria: Bai.  
Julen: Da (eta), gero, ontzeko, kanela-hautsa eta azukrea, beltzarana. 
Kazetaria: Ba, erraza da egiteko, ez?  
Julen: Bai.  
Kazetaria: Ez du beste munduko misteriorik…  
Julen: Bai, ez deko (du) misterio handirik, ez. 
Kazetaria: Bai, bai. Julen Baz, e, Dimako Garena jatetxea. Eskerrik asko. Besarkada bat. 
B2 C1
09-11-2023
30652640
00:01:50
1181