• Type: Arrainak-itsaskiak

Amuko txipiroiak plantxan ozpin-olio berotan

OSAGAIAK:

-  12 txipiroi (800 gr. inguru)
-  Gatza
-  Oliba-olioa
-  Ardo-ozpina
-  Limoi-zuku pixka bat
-  Baratxuria eta perrexila

 

PRESTAERA:

Txipiroiak garbitu, ondu, oliotan busti eta plantxan jarri. Ez da komeni plantxa beroegi egotea, bestela txipiroiak erre egingo dira. Txipiroiak astiro prestatu behar dira, bi aldeetatik ongi eginez. Plantxan 10 min eduki gutxi gorabehera. Bestalde, ozpin-olioa prestatu baratxuria eta perrexila xehe-xehe eginda eta olioa, limoi-zukua eta ardo-ozpin pixka bat gehituz.

Txipiroiei ozpin-olioa gainetik bota eta la 2 min eduki zertxobait berotu dadin. Ozpin-olioa berotzeko, zartagin batean ere jar daiteke. Horrela eginez gero, txipiroien gainera bota plantxatik kendu bezain pronto, eta une horretan bertan zerbitzatu.

Irudia: eitb


B2
26-10-2023
  • Otegi , Mª Karmen
30639366
732