• Auteor: Carlos Arias (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
  • Type: Viande et la volaille

Haragi-hanburgesa

OSAGAIAK:

- 2 hanburgesa-ogi
- ¼ tipula
- ¼ tomate
- 2 xerra gazta
- 2 xerra urdaiazpiko
- 200gr haragi xehetu
- Olioa
- Gatza
- Maionesa (2 goilarekada)
 

NOLA PRESTATU:

Lehenengo eskuak garbitu.
Ondoren, haragi xehetuari gatza eta baratxuria gehitu eta hanburgesa forma eman
Tipula eta tomatea garbitu eta txikitu ondoren, gehitu gazta, urdaiazpikoa eta maionesa.
Bota dena zartaginean eta berotu su motelean. Ongi nahasi 7 bat minutuz. 
Beste zartagin batean haragia frijitu olio askorekin.
Amaitzeko jarri nahasketa eta haragia ogi artean eta jateko prest!

Irudia: Rantamplan, Pixabay


A1
13-03-2023
30200800
1493