• Auteor: Jaime Chaos (Eibarko Udal Euskaltegia) 
  • Type: Postreak

Txokolatezko esne frijitua

Osagaiak:  

    Litro bat esne.  

    120 g gari-irina.  

    250gr azukre.  

    Koilarakada bat gurina.  

    Koilarakada bat “maicena” irina.  

    Limoi-azal zati bat.  

    Gatz pixka bat.  

    Kanela-zotz bat.  

    Hiru arrautza irabiatu.  

    30 g kakao-hauts.  

    Litro erdi ekilore-olio.  

    Azukre-hautsa.  

Nola egin:  

    Lehenengo, lapikoan bota esnea, azukrea, limoi-azala eta kanela-zotza.  

    Ipini su motelean eta ondo nahasi egosi arte.  

    Itzali sua eta utzi pausatzen ordu erdi.  

    Bigarren lapikoan, urtu gurina.  

    Gehitu gari-irina, “maicena” irina eta kakao-hautsa, berotu irina pixka bat eta ondo nahasi osagaiak.  

    Kendu limoi-azala eta kanela-zotza lehenengo lapikotik.  

    Bota bigarren lapikoan.  

    Ipini su motelean eta nahasi loditzen den arte.  

    Ondoren, atera ontzira (angeluzuzena, ez oso altua, gurinarekin  koipeztatua).  

    Estali ondo gainazal osoa film paperarekin.  

    Hurrengo egunean, kontuz desmoldekatu eta egin hainbat forma zirkulu,  karratu eta abar.  

    Pasatu irin eta arrautza irabiatutik.  

    Frijitu olio beroa.  

    Atera sukaldeko paperarekin estalitako platerera.  

 

Aurkezpena:  

    Zerbitzatu aurretik, pasatu azukre-hautsatan.  

    Lagundu koko edo limoizko izozkiarekin.  

    Dekoratzeko, jarri marrubizko jarabe-lerro batzuk eta hiru menda-orri.  


B1
02-02-2021
27934783
1194