• Auteor: Najiba Benslaiman (Eibarko Udal Euskaltegia) 
  • Type: Postreak

Anana-pastela

Osagaiak (lau lagunentzat):  

    Anana, 4 zati. 

    Esne osoa, basokada bat. 

    Lau arrautza. 

    Moldeko ogia, lau zati.  

    Esne kondentsatua.  

 

Nola egin:  

    Anana lehortu eta txikitu.  

    Ontzi batean arrautzak, esne osoa eta esne kondentsatua nahastu.  

    Ogia zatitu eta gehitu.  

    Nahasi dena eta ondo irabiatu.  

    Labera sartu: 40 minutuz, gutxi gorabehera 180 gradutan.  

    Atera labetik, hozten utzi eta gainean anana-zati batzuk ipini.