• Auteor: Eibarko Udal Euskaltegiko ikasle batek bidalitako errezeta
  • Type: Entsaladak

Hiru gutiziako arroza

Osagaiak (4 lagunentzat):  

    200 g arroz.  

    2 azenario.  

    100 g ilar.  

    100 g urdaiazpiko egosi.  

    2 arrautza.  

    100 g ganba. 

    Olio-salda egiteko pastilla bat.  

    Gatza.  

    Olioa.  

    Ura.  

 

Nola egin:  

    Azenarioa pusketa txikietan moztu.  

    Zartagin handi batean oliba- edo ekilore-olio zurrusta batekin sutan jarri erregosten.  

    Ilarrak eta ganbak zartagin horretara bota, eta utzi erregosten azenarioarekin batera.  

    Aldi berean, arroza egosi lapiko batean litro erdi uretan, gatz apur batekin eta olio-salda egiteko pastillarekin.  

    Beste zartagin txiki batean, arrautza bateko tortilla frantsesa egin, eta behin eginda, plater batean utzi.  

    Pixka bat epeltzen denean, pusketa txikietan moztu.  

    Beste plater batean, urdaiazpiko egosia zati txikietan moztu.  

    Behin arroza egosita, azenarioa, ilarrak eta ganbak erregosten ari diren zartaginera bota, eta jarraian, tortilla eta urdaiazpiko-pusketak.  

    Zartagina su motel samarrean jarri, egurrezko koilara batekin eragiten diogun bitartean. 

    Arrautza bat irabiatu eta zartaginera bota, arrozaren gainean, eta jarraitu dena nahasten.  

    Lauzpabost minutu pasa ondoren, sua itzali, zartagina estali eta utzi geldi 10 minutu, gutxi gorabehera.  

    10 minutu horiek pasa ondoren, momentu egokiena izango da arrozaz gozatzeko.  

 


B1
27-01-2021
27914646
950