• Auteor: Irudia: Rita un mid, Pixabay
  • Type: Postreak

Marrubiak kremarekin

Osagaiak

- Kilo bat marrubi

- Litro-erdi bat esne

- Bainila adaska bat

- Bost gorringo

- 100 gramo azukre

- Bi koilarakada esnegain

 

Nola prestatu

Esnea bainilarekin batera egosi. Gorringoak azukrearekin irabiatu, eta esnea poliki-poliki erantsi su motelean berotzen den bitartean. Ondo nahastu eta hozten utzi. Gero, marrubi- zatien gainetik bota esnegaina eta krema.