• Type: Arrainak-itsaskiak

MIHI-ARRAIN XERRAK SALTSAN

OSAGAIAK (lagun 1)

- 400-500 gramotako mihi-arraina
- Dozena erdi almeja
- Perrexila eta berakatz atal bi
- Oliba-olioa
- Gatza

NOLA PRESTATU

Mihi-arraina garbitu eta azala kendu. Gero, kontu handiz, 4 xerrak atera. Lurrezko ontzi batean olioa eta berakatz atal xehetuak berotzen jarri. Mihi-arrain xerrei gatza egin eta irinetan pasa. Ondoren, lurrezko ontzian ipini. Almejak eta perrexila bota eta estali. Ontziari eragin eta 4 edo 5 minututan jateko prest egongo da.


B1
31-12-2004
16258855
225