Fiche de recette
-
Type:
TXOKOLATEZKO MOUSSE-A
OSAGAIAK (6 lagunentzat)
- 300 gr. txokolate beltz
- 80 gr. gurin
- 6 gorringo eta 6 zuringo
- 150 gr. azukre
- 100 zl. Esnegain
NOLA PRESTATU
Maria bainutan gurina eta txokolatea urtzen jarriko ditugu eta urtuta gero, sutatik kendu eta gorringoak gehituko dizkiogu. Aparte, zuringoak jaso eta dena nahastuko dugu. Azkenik, esnegaina ere jasoko dugu azukrea gehituz eta beste guztiari nahastuko diogu.
Mahaira ateratzeko orduan mousse-a katiluetan ipiniko dugu.
