• Type: Barazkiak

Alkatxofa beteak

OSAGAIAK (4 lagunentzat)

- 16 alkatxofa
- 250 gr. urdaiazpiko
- 250 gr. irin
- Litro bat esne
- 2 arrautza
- Tipula bat
- Oliba-olioa

NOLA PRESTATU

Lehendabizi, bechamela egin urdaiazpikoarekin eta hozten utzi. Ondoren, erditik ebaki alkatxofak eta bi zatien artean bechamela jarri.

Irinetan eta arrautzetan pasa eta oliotan frijitu. Olio horretan bertan frijitu txiki-txiki egindako tipula. Gero, su motelean, urdaiazpiko xehetua, irin pittin bat eta okela-salda gehitu eta utzi irakin dezan. Ipini alkatxofak zartagin batean, saltsa bota eta gertu daude jateko.