Barraskiloek baino bat gehiago
Sararen gurasoak banandu egin dira. Orain, protagonista egoera berrira egokitu beharko da; bere lekua topatuz eta dolua gaindituz. Kontakizun hunkigarria bezain samurra aurkituko du irakurleak Ane Labaka lasartearraren eleberri honetan.
EGILEA: Ane Labaka Mayoz
ARGITALETXEA: Erein
ARGITALPEN-URTEA: 2023
Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusteko, hemen sakatu.
Hona pasarte bat (9. or.):
Aitak eta amak asteak zeramatzaten elkarrekin ikamikan; sagua eta katua nola, ezkutaketa-harrapaketa jolas amaigabean. Niretzat horrenbesterainokoak ez zirenak txinparta bizi bilakatzen zitzaizkien mihi-puntetan eta, ohartzerako, haize bolada ikusezin batek hauspotuta bezala, sutu egiten zitzaizkien begiak eta ezpain-ertzak. Herensugetu egiten ziren.