Egarria
Galo gaztea protagonista duen eleberri honetan, hiru egarri mota aurkitu daitezke; egarri fisikoa, mendeku-egarria eta maitasun-egarria.
EGILEA: Josu Penades
ARGITALETXEA: Alberdania
ARGITALPEN URTEA: 2023
Liburuaren aurkezpen-ekitaldia ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu.
Hona pasarte bat (13. or):
Nire izena Galo da, Galo Elorriaga Armendariz.
Esan didate berorrek lagunduko didala eta dakidan guztia esateko. Jakin gura dut aitxe zorretan zegoen ala mendekua hartu behar dudan.Gizonari denari berdindu egiten zaizkio haginak; zorrak, baina, norberak berdindu behar ditu. Horrela esaten zuen aitxek.
Zoratu egin behar nau sargori honek. Haman eguneko hego haizeaekin ia urte osorako belar sikuak egin ditugu. Iako zortzi egunean egin ezin dudana da lorik hartu. Bart gauean ere, izerditan blai ohea hondatuta, ez dut deskantsatzerik lortu.