Zakurren heziketa

Zakurren populazioa gero eta handiagoa da jendartean, eta zakurren erasoak ere hazi egin dira. Xabi Arrese zakur-hezitzaileak, zakurra ondo hezi eta kontrolpean izatea oso garrantzitsua dela azpimarratzen du.

Bideo labur honetan zakur eredugarriak hezteko gako nagusiak zeintzu diren ezagutu dezakezu, Xabi Arrese zakur-hezitzailearen ahotik. 

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Rebecca Scholz, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Askoz errazago ekidingo dira. Modu errazagoan, aise, sahiestuko dira.

Egin dezakeenarentzako. Zakurrak egin dezakeen (ekintza) horretarako.

Gerta dakiokeenarentzako. Zakurrari gertatzeko aukera dagoen (egoera/gertaera) horretarako.

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Xabi Arrese, txakur-hezitzailea. Bai dudarik gabe, txakur-jabeek ahaztu egin dugula txakur bat edukitzea konpromiso bat dela. 

Ez dela erreza? Garbi! Baina, azken batean, zuk txakurra edukitzen duzun momentutik, denbora dedikatzen (eskaintzen) badiozu… Ez konfunditu (nahastu) denbora pasatu eta denbora dedikatu. Denbora dedikatzen baldin badiozu, eta txakurra hezten egoten baldin bazara, eta txakur hori zurekin gustura baldin badago, askoz errazago ekidingo dira horrelako gauzak.  

Lehenengoa, eta batez ere, inportanteena (garrantzitsuena) dena, deia landu edozein gauzarentzako. Bai txakurrak egin dezakeenarentzako eta baita txakurrari gerta dakiokeenarentzako. Txakurrak gizarteratze prozesu egoki bat edukitzeko. Hau da, txakurra egotea lasai kalean beste estimulu potente batzuen aurrean: txakurrak direla, pertsonak direla, bizikletak direla, kotxeak direla… Denbora dedikatu txakurrari, hezten, eta saiatu txakurra zurekin gustura egoten, ez beste edozein txakurrekin edo beste edozein pertsonekin…  Eta, batez ere, errespetatu beste pertsona batzuk txakurrak dauzkatenak edo ez dauzkatenak, baina ez zaizkiena gustatzen… Ze, ahaztu egin zaigu denoi ez zaizkigula gustatzen txakurrak. Elkarbizitza! 

Kultura aldaketa horrek ekarri du, gaur egun, txakurrak askoz deskontrolatuago  (kontrol gabeago) egotea. Askoz txakur kopuru handiagoa dago. Askoz txakur kopuru handiagoa dago. Pentsatzen dugu txakurrek mendian eta paseoan goazenean libre egon beharra daukatela. Baina txakur hori ez baldin badago kontrolpean, ezin duzu libre utzi.  

Lehenago, askoz denbora gehiago dedikatzen zitzaiela txakurrei eta, orduan, ez ziren hainbeste gertatzen horrelako gauzak. Eta batez ere, gertatuz gero, txakur-jabea bai sentitzen zen responsable (erantzule) hortaz. Gaur egunean, “deja al perro ser perro”(utzi zakurrari zakur izaten) horrek, eramaten gaitu… 

Normala dela txakurra solte egotea mendian. Baina deitzen diozunean etortzen da? Ez, baina libre utzi behar zaio (da). Ja, ba ez.

B2
29-05-2023
30290310
00:02:03
1525