Elikagaien garbitasuna

Dokumentuan hainbat aholku erabilgarri agertzen dira, elikagaiekin inolako arazorik ez izateko.

Elikagai galkorrek tratamendu, manipulazio eta gordetze sistema bereziak behar dituzte. Hainbat mikroorganismo-mota dela kausa (bakterioak, legamiak, lizunak), hondatu egiten dira. Oro har, egoera txarrean dauden elikagaiak hartuta, gastroenteritisa bezalako gaixotasun arinak sortzen dira, baina batzuetan gaitz arriskutsuak sor daitezke, hala nola salmonellosia edo botulismoa. Jarraian hainbat aholku erabilgarri agertzen dira, elikagaiekin inolako arazorik ez izateko:

  • Ez erosi fruitu kolpaturik, arrautza apurturen bat duen kaxarik edo ontzi akastun batean dagoen produkturik.

 

  • Erosketak egitean, jaki izoztuak azken unean har itzazu eta lehenbailehen sartu izozkailuan. Ontziak gainazalean izotz puska handiak dituela ikusten baduzu, ez hartu, lehenagotik desizoztua egon dela adierazten baitu.

 

  • Haragia eta arraina hozkailuaren beheko aldean gordetzen dira, dagoeneko prestatuta dauden elikagaiei kalterik ez egiteko (eta horiek estalita egon behar dute).

 

  • Elikagai freskoak ontzi hermetikoetan edo aluminiozko paperean kontserbatu itzazu. Ez da komenigarria elikagaiak material itsasgarrietan denbora luzez bilduta egotea, batez ere koipetsuak badira, gaztaren modukoak.

 

  • Hozkailuaren tenperaturarik egokiena 0 eta 5º C artekoa da. Izozkailuak gutxienez -18º Ctan egon behar du.

 

  • Jar itzazu altzari edo hozkailuaren aurreko aldean iraungitzear dauden elikagaiak.

 

Sukaldean jardutean ere garbitasuna zaindu egin behar da: garrantzitsua da eskuak garbitzea eta tresna garbiak erabiltzea. Fruitu eta barazkiak zuritu edo garbitu egin behar dira, intsektizida hondarrak izan baititzakete. Haragia behar bezala egitea ere beharrezkoa da, toxina jakin batzuk suntsitzeko eta kutsatu dezaketen mikroorganismoak hiltzeko. Ez da inoiz gordinik jan behar.


Intéressant pour vous



B2
18-05-2004
16537982
1387