Autopsiarako frogak

Koldo Izagirre idazleak sortu duen azken liburuaz berba egin zuten Euskadi Irratian. Berbaldi luze hartako atal batzuk bildu dituzu hemen, irakurtzeko irrika piztuko zaizulakoan.
Autopsiarako frogak

(Pasartea)

AZKEN MONOLINGUE EUSKALDUNAK


         Buhameak omen, mendian bizi ziren familia bat. Ez dakit noiz eta non. Hogeigarren mende akabantzan irakurri nuen nonbait.

        Nafarroa Beherean, ustez. Mendian, buhameak.

        Zabartasun, alprojatasun marka da hizkuntza bakarrekoa izatea euskaraz. Hizkuntzak jakitea balio handikotzat dauka gizarte honek.

        Monolingue frantsesa izatea ez da murriztasuna.


Télécharger
C2
07-02-2011
16497854
00:10:10
5384