Etxebizitzen eskriturak

Etxebizitza erosterakoan kontuan hartu beharrekoak azaltzen ditu artikulu honek. Zergak, maileguak, eskriturak... Hiztegi teknikoa berezia duenez, ariketa modura gaztelerazko hiztegia jarri dugu, ikasleak loturak egiteko.

 Salerosketako eskritura egin ondoren, oso garrantzitsua da Jabetza Erregistroan inskribatzea
 
ITZIAR ELORZA (EKAko kidea)

Jabetza Erregistroko inskripzioak babesa ematen die gure eskubideei, bi printzipiotan oinarrituta: legaltasun printzipioa eta publizitate printzipioa. Lehenengoaren arabera, erregistratzaileak erosketaren baliozkotasuna, salerosketako kontratuan jasotako itunen legaltasuna eta bi aldeen erosteko ahalmena egiaztatzen ditu. Bigarrenak, finkaren egoera juridikoa agertzen du, eta urrats egokiak egin direla eta dena behar bezala dagoela ziurtatzen du.
Jabetza Erregistroan aurkezteko beharrezkoa da kasuan kasuko zerga-eginbide guztiak betetzea.
Hainbat zergak eta gastuk bizitegi bat erostea zergapetzen dute. BEZa da horietako bat. Etxebizitza berna denean soilik pagatzen da, eta erosleak ordaintzen dio sustatzaileari edo eraikitzaile'ari; horrek, berriz, kasuan kasuko diputazioko ogasunean likidatzen du. Prezio osoaren %7 izan ohi da tasa, babes ofizialeko etxebizitzetan izan ezik, orduan %4 izaten baita.
Etxebizitzak partikularren artean bigarren aldiz edo geroago eskualdatzen direnean, erosleak Ondare Eskualdatzeen gaineko Zerga ordainduko du. Dagokion Lurralde Historikoko Foru Ogasunean ordaindu, likidatu eta aurkeztu beharko da, eta kopurua desberdina izango da lurralde bakoitzean.
Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga da etxebizitza beni baten edo bigarren eskuko baten erosketari eragiten dion beste zerga bat, eta eskritura egiteagatik ordaintzen da.
Eskrituretan etxebizitzaren balioa adierazi behar da, eta ezingo da inoiz izan Ogasunak ofizialki erabakitakoa baino txikiagoa. Desadostasunak izanez gero, eta aurrekoa gertatu dela
frogatzen bada, zigorrak larriak izan daitezke, eta, gainera, azkenean, aldea eskatu egingo digute, eta ordaindu beharko dugu.
Ez ditugu ahaztu behar notariotzako gastuak, tarifa bat kobratzen dutelako eskritura egiteagatik, azaroaren l7ko 1.426/1989 Errege Dekretuaren arabera (285 zenb.ko BOE, azaroaren 28koa). Gainera, gestio batzuk egiteko aukera ematen digute, edo guk geuk egin ditzakegu, edo horien ardura beste pertsona bati eman (adibidez, Eskualdatzeen gaineko Zerga Likidatzeko). Horrelakoetan, komeni da galdetzea zenbat balio duten zerbitzu horiek, eta alderatzea edo aztertzea merezi duen notariotza horrek egitea.
Gainera, notariotzako gastuei Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortzen dituenak gehitu behar zaizkie.
Argi dezagun etxebizitza bat erosteko hipoteka bat eskatzean, besterik iruditu arren, dena operazio batean egiten baita salerosketako eskriturarekin batera, Jabetza Erregistroan inskribatu behar dela, eta formalizatu eskritura publikoan. Horrek profesionalei ordaindu beharreko zerbitzu-sari batzuk ekarriko ditu, eta aurrez aipatutako tramiteekin batera ordainduko dira.
Hala eta guztiz ere, tramite horiek bitartekari baten esku utz daitezke, higiezinen agentzia baten edo gestoria baten esku adibidez.
Bukatzeko, esan behar da etxebizitza bat erostea oso inbertsio handi bat egitea dela, eta, beraz, ezin dela arinkeriaz jokatu. Kontratuák konplexuak dira, eta hitz bakar batek haien zentzua alda dezake. Horregatik, ezer sinatu baino lehen, seinale huts bat egin baino lehen ere, eskatu profesionalen aholkuak, beharrezko guztiak egin
etxebizitzaren egoera egiaztatzeko, eta zalantzak oro argitu egiten ari denaz. Kontsumitzaileen elkarteak edo agente profesionalak prest egongo dira zuri laguntzeko. Eta gogoan izan gauzak hasieratik ondo egiteak buruko min asko eragotz ditzakeela.
 




C2
13-10-2001
  • Elorza , Itziar
16428839
1798