Ezpainetako barrak mende bat bete du

Gatazka edo krisi-giroan bikoiztu egiten omen da ezpainak margotzeko joera.

Edonola ere, indarra ematen du ezpainetako koloreak.
 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Dani Martirena esataria.- Mende osoa joan da ezpainetarako barra asmatu zenetik eta modan jarraitzen du.
Kaleko neska 1.- Normalean beltzez joaten naiz eta, ba, kolore bizi bat ondo etortzen da, nire ustez, beste toke bat ematen dio.
Esataria.- Nahiz eta ez den eguneroko kontua izaten, irria kolorez apaintzearena. Edo bai.
Dendaria.- Ba ni gogoratzen naiz nire ama bakarrik berak margotzen zuela… ezpainak, besterik ez.
Dani Martirena esataria.- Ehun urteek, ordea, teoria baterako argudioa eman dute.
Dendaria.- zergatik krisia, ba beti, daude pixka bat tristegaoak eta… etorri dira denak eskatzen barra bat, ba, gorria.
Dani Martirena esataria.- Hala izan zen ere 29koan eta antzera Munduko Bigarren Gerraren ostean.
Laura Perez, Podemos-Ahal dugu alderdiko kidea.- Txikitan amonak margotzen zituen ezpainak eta nik bera bezala izateko aitzakiarekin margotzen nituen ere.
Dani Martirena esataria.- Gezurra irratia ez dela ikusten.
Goizalde Landabaso kazetaria.- Gertatuko da gertatuko dena, baina nik ezpaina gorriak ditudala indarrarekin hartuko dut datorrena.
Dani Martirena esataria.- Izan ere, bularreko minbiziaren sailean ezpainetarako barrak indarra eransten du.
Mari Jose Oraa.- Biluzten den irudi hori, kimioaren ondorioz, horiei aurre egiteko, keinu hori, ezpainak margotzea, ematen dizu alaitasuna.
Dani Martirena esataria.- Zuri eta beltzean izanagatik ere, ikusten den marrubi kolorearena.
Eta ezpainak margotzeko hoditxo hauek ehun urte bete dituztela, gehienbat emakumezkoen historiak gailentzen zaizkigu, baina baita ere gizonezkoenak, euren ezpainak margotzea erabaki dutenenak. David Bowie ezin aipatu gabe utzi eta!
 

B2
31-08-2015
16270231
02:03
2692