Kerman mintzalagun bila. Mikel Pabloren jaia
Kerman Mikel Pabloren urtebeteze-festa antolatzen ari da, eta konturatu da laguntza beharko duela sukaldean. Ea norbait aurkitzen duen.
KERMAN: Nola? 30 inguru izango garela? Baina, baina, Mikel Pablo! Erotu egin al gara? Nolatan gonbidatu diezu lankideei aurretik niri galdetu gabe???? Tira, egingo dugu hitz... Orain Hernanin nabil, eta lanpetuta nago...
MAITE: Aupa, Kerman! Erabat itsututa zaude, gizona!!!!
KERMAN: Kaixo, Maite! Telefonoz ari nintzen eta ez dizut ikusi!!! Barkatu...
MAITE: Ez da ezer, gizona... Haserre itxura duzu. Zerbait gertatu al zaizu?
KERMAN: Mikel Pablo... Bere urtebetetzea izan da, eta festa nire etxean egitea proposatu nion... Eta ez du ba Euskal Herri erdia gonbidatu!!! Agian zuri ere gonbidatuko zizun!!!!!
MAITE: Bai... Ni gonbidatu nau...
KERMAN: Banengoen ba ni...
MAITE: Eta zein da ba arazoa?
KERMAN: Janaria!!!! Zuk ikusi didazu niri sukaldean? Erabateko patala naiz...
MAITE: Nik emango dizut konponbidea... Baina, horretarako, Amaia eta Agustí nire lagunak gonbidatu beharko dituzu...
KERMAN: Jende gehiago... Guztion artean erotu egingo didazue! Ene!
AZALPENAK:
«Kermanek festara gonbidatu zaitu» eta «gaur goizean ikusi zaitut» esango dugu. Kontuz, «Kermanek festara gonbidatu dizu» eta «Gaur goizean ikusi dizut» ez dira-eta egokiak izango.
MAITE: Hauek Agustí eta Amaia euskaltegiko nire ikasleak dira.
KERMAN: Urte askotarako. Tira, ondo da... Etorri ba nire jaira... Baina, Maite, espero dut ez dituzula ikasle guztiak gonbidatuko... Aurreko larunbatean beste festa bat antolatu genuen, eta sekulako istilua izan zen... Bi ertzaintza etorri zitzaizkidan etxera isuna jartzera...
MAITE: Ez, lasai. Haiek joango dira zuri laguntzera. Sukaldari bikainak dira!
KERMAN: Benetan? Sukaldaritzak zarete?
AGUSTÍ: Bai... Ni sukaldaria naiz!!
AMAIA: Ni berez ez... Baina Argentinako jaki goxoren bat presta dezaket!
KERMAN: Argentinarrak al zarete ba?
AGUSTÍ: Bueno, ni kataluniarra naiz, Tarragonakoa.
AMAIA: Ni bai, ni argentinarra naiz, Necochea hirikoa.
KERMAN: Maite, urrutitik etortzen zaizkizu ikasleak... Hernaniko ikasle denak haserretuta al dauzkazu???? Esan dit bai euskaltegiko zuzendaritzak, Luisek, kalabaza asko jartzen dituzula!!! Kar, kar...
AZALPENAK:
Ez da gauza bera idazkaria eta idazkaritza, ezta sukaldaria eta sukaldaritza ere. Idazkaria ogibidea da, -tza atzizkiarekin, berriz, ogibide horri dagokion izen abstraktua sortuko dugu, oro har. auza bera gertatzen da, esate baterako, ertzaina eta ertzaintza hitzekin ere.
KERMAN: Agustí, zu sukaldaria zara... Eta zu, Amaia?
AMAIA: Ni irakaslea naiz.
KERMAN: Ez zaituztet inoiz euskaltegian ikusi… Aspaldian bizi al zarete Euskal Herrian?
AGUSTÍ: Ni orain dela bost urte etorri nintzen Euskal Herrira, bai.
AMAIA: Ni duela zortzi urte etorri nintzen.
KERMAN: Eta, zer urratsetan zaudete euskaltegian?
AGUSTÍ: Ni duela bi urte hasi nintzen euskara ikasten… eta 2. urratsean nabil.
AMAIA: Ba, ni orain dela sei urte hasi nintzen, eta 11. urratsean nago...
KERMAN: Eta gustura al zabiltzate?
AGUSTI ETA AMAIA: Bai, oso gustura...
KERMAN: Zuzendaria oso jatorra da... eta idazkaria ere bai... Irakasleak, ordea...
MAITE: Azu, Kerman! Horrela ez naiz festara joango, e!
KERMAN: Nik ez zaitut gonbidatu... Mikel Pablok gonbidatu zaitu...
MAITE: Horrelakoak entzun beharra ere!!!!
KERMAN: Txantxa da, emakumea... Zuk gurera etortzeko ez daukazu gonbidapen beharrik!!!! Mua!
AZALPENAK:
Gonbidatu eta ikusi aditzen erregimenarekin nahastu da gaur Kerman. «Kermanek festara gonbidatu zaitu» edota «Gaur goizean ikusi zaitut» esango dugu. Beraz, txartzat emango ditugu «Kermanek festara gonbidatu dizu» edota «Gaur goizean ikusi dizut».
Era berean, idazkaria eta idazkaritza, eta sukaldaria eta sukaldaritza nahastu ditu. Idazkaria ogibidea da, -tza atzizkiarekin, berriz, ogibide horri dagokion izen abstraktua sortuko dugu.
Hori gaur ikasitakoa. Zuek, betikoa: honekin edo harekin, baina egin!