Ping-pongaren sekretuak (A2B25)

Josu eta Amaia ping-pongean ari dira terrazan. Josu Amaia baino jokalari hobea da.

Hizketan ari direla, Lideren gaia aterako da.


Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Mendian ondo ibiliko zara korrika, baina ping-pongean...
AMAIA.— Denetan ezin da onena izan, Josu.
JOSU.— Ba entrenatu egin beharko duzu... Ez dut aspertu nahi.
AMAIA.— Bueno, baina ezin dut egun batetik bestera hobetu.
JOSU.— Lasai, nik lagunduko dizut. Azkeneko sakea.
AMAIA.— Kaka zaharra!
JOSU.— Eta 21! Zuk zenbat egin dituzu?, 8?
AMAIA.— Bederatzi!
JOSU.— Ba bai, bai, entrenatu. Bestela, Lidek ere irabazi egingo dizu.
AMAIA.— Lide? Berarekin jarraitzen al duzu oraindik?
JOSU.— Bai, noski!
AMAIA.— A! Barkatu, ia ez duzu ezer esaten berari buruz, eta nola nahi duzu jakitea elkarrekin jarraitzen duzuela?

ETENA

JOSU.— Oslon jarraitzen du, baina bueno, etortzen da tarteka.
AMAIA.— Pozten naiz.
JOSU.— Bai...
AMAIA.— Eta ondo zaindu, e?, zu aguantatzeko ez du edonork balio eta.
AMAIA.— Eta... maite duzu?
JOSU.— Bai. Bai, noski... nola ez?
AMAIA.— Bai ala ez?
JOSU.— Bueno, badakizu, aspaldi ez dut ikusi eta sorpresa izan da Lidez hitz egitea, ez nuen espero.
AMAIA.— Dena ondo joatea opa dizut, merezi duzu.
JOSU.— Mila esker.
JUNE.— Arratsalde on!
AMAIA eta JOSU.— Kaixo!
JUNE.— Zer, dena ondo?
AMAIA.— Bai, bai, dena ondo. Garagardo bat nahi duzu?
JUNE.— Bai, mesedez.
AMAIA.— Oraintxe ekarriko dizut.

A2
20-04-2016
16241071
01:57
2611