Eskola astuna (A2B19)

Amaia eta Josu fakultatetik hizketan atera dira. Mutila nazkatuta dago irakaslearekin eta neska, berriz, oso gustura aritu da saio osoan.


Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Ez dago eskubiderik. Gizon hau jasangaitza da.
AMAIA.— Zein, Iñaki?
JOSU.— Nor ba, bestela?
AMAIA.— Zer zakarra zaren batzuetan.
JOSU.— Asko jakingo du ikasgaiaz, baina ez daki eskolak ondo ematen.
AMAIA.— Ba ni gustura egon naiz.
JOSU.— Gustura? Ni zuregatik etorri naiz bere eskolara. Baina ez naiz bueltatuko.
AMAIA.— Ez da hainbesterako izango.
JOSU.— Ikasturte hasieran ere esan nuen ez nintzela etorriko. Eta hara!
AMAIA.— Zer?
JOSU.— Ba urrian arrazoi nuela eta orain berdin-berdin pentsatzen dudala.

ETENA

AMAIA.— Ba nik ez dut zuk bezala ikusten.
JOSU.— Pentsatu, Amaia. Zenbat ikasle izan gara gaur?
AMAIA.— Bederatzi.
JOSU.— Hortxe duzu proba. Taldean 25 ikasle gara. Ikasturte amaieran, zu bakarrik joango zara Iñakiren eskoletara.
AMAIA.— Bai egia esan, bere eskolak ez dira oso atseginak.
JOSU.— Ikusten? Zuk gauza bera pentsatzen duzu.
AMAIA.— Bai baina gaia oso interesgarria da.
JOSU.— Ikasgai hau neure kabuz prestatuko dut.
AMAIA.— Lan pila bat egin beharko duzu, masterrean oso garrantzitsua da eta.
JOSU.— Ez zait inporta. Ez naiz bueltatuko. Eta ez saiatu ni konbentzitzen, mesedez.
AMAIA.— Ez, lasai, Josu, bakarrik etorriko naiz.
JOSU.— Gainera, irakaslea haserretu egin zait! Ez dut ulertzen.
AMAIA.— Josu, lo hartu duzu!
JOSU.— Ez da harritzekoa!
AMAIA.— Eta gainera, ez da haserretu lo hartu duzulako.
JOSU.— Zergatik, ba?
AMAIA.— Zurrunga egin duzulako.
JOSU.— Bueno, ez zen hainbesterako izango...
AMAIA.— Baboa!
 

Intéressant pour vous



A2
04-03-2016
16240033
00:01:48
1272