Diskotekan, ligatzen (A2E19)

Pisukide guztiak diskotekan dantzan ari dira. Barran daudela, mutil bat hurbildu eta berriketan hasi da Amaiarekin. Josuri ez zaio gustatu.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

JUNE.— Bueno, zer edan nahi duzue? Nik ordainduko dut.
ALEX.— Lotsagabea! Poteko dirua zuk daukazu! Nik garagardoa.
AMAIA.— Nik ere bai.
JOSU.— Nik kalimotxoa.
JUNE.— Ederki. Iepa! Jarriko dizkidazu hiru garagardo eta kalimotxo bat, mesedez?
ZERBITZARIA.— Oraintxe.

 ETENA

 JOSU.— Sekulako giroa, ezta?
AMAIA.— Bai, nik uste nuen ez zela inor etortzen diskoteka honetara, baina lepo dago.
JUNE.— Nagusiak aldatu egin dira, eta berriek beste giro bat eman diote. Eta eskerrak!
ALEX.— Hala da. Adineko jendea etortzen hasi zen, eta gazte guztiak alde egiten hasi ziren. Baina berriro gazte-giroa dago.
JOSU.— Eta hobea!

ETENA

EZEZAGUNA.— Iepa!
AMAIA.— Kaixo!
EZEZAGUNA.— Hemengoa zara?
AMAIA.— Bueno, hemen bizi naiz aspaldian.
EZEZAGUNA.— Ni Xabi, hemengoa, baina urte asko egin ditut kanpoan.
AMAIA.— Non ibili zara, ba?
EZEZAGUNA.— Arrantzan urte askoan, eta gero Irlandara joan nintzen bizitzera. Eta zu?
AMAIA.— Ez naiz hemengoa, baina master bat egitera etorri naiz hona.
EZEZAGUNA.— Aizu, guri begira dagoen mutil hori zure senargaia al da?
AMAIA.— Hori? Kar-kar-kar! Ez, ez! Pisukideak gara.
EZEZAGUNA.— Ba uste dut ez zaiola asko gustatzen zu eta ni berriketan egotea.
AMAIA.— Ohitu beharko du ba!
EZEZAGUNA.— Ez dakit ba. Badator.
AMAIA.— Ez da posible! Josu, zer nahi duzu?
JOSU.— Ondo zauden galdetzera etorri naiz.
AMAIA.— Primeran nago. Ez al duzu ikusten?
JOSU.— A… Beste garagardo bat nahi duzu?
AMAIA.— Bai, mesedez.
AMAIA eta EZEZAGUNA.— Kar-kar-kar!
AMAIA.— Goazen pistara; bestela, ez dugu bakerik izango!

Intéressant pour vous



A2
01-03-2016
16239986
00:02:11
1418