Kontzertua liburu-dendan (A1B23)

Gure protagonistek egun gogorra izan dute, eta arratsaldean plan bereziren bat egin nahi dute.


Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— ...eta master osoan izango dugu irakasle! Ekaina arte horrela jarraitzen badu, inor ez zaio klasera joango!
AMAIA.— Bai, oso astuna da: aspergarria, tristea, motela, nekagarria, irudimenik gabea...
ANDER.— Ene, Amaia, nortaz ari zarete hizketan!
AMAIA.— Iñakiri buruz, gure irakasle bat da.
ANDER.— Gizajoa!
JOSU.— Bai, motel, emaztea badauka, emakume gaixoa!
AMAIA.— Hori ezin duzu esan, Josu. Beharbada etxean maitagarria izango da.
JOSU.— Iñaki maitagarria????
AMAIA.— Bai. Beharbada, ez zaio bere asignatura gustatzen eta horregatik egiten zaigu hain aspergarria...
JOSU.— Seguru! Oso nekatuta atera gara bere klasetik, eta arratsaldean ez dut liburutegira joan nahi, baina AMAIAk...
ANDER.— Aizue, aizue... Zuen arteko kontuak zuen artean konpondu, e? Nahi duzue garagardo bat? Etxearen kontura!
AMAIA.— Bai, mila esker!
JOSU.— Ideia bat izan dut arratsalderako!!
AMAIA.— Zuk ideia bat? Sekulako berria da hori! Bota!
JOSU.— Begira, arratsaldean atsedena hartuko dugu: bazkaldu eta hondartzara joango gara; eta, gero, nire lagun baten liburu-dendara joango gara.
AMAIA.— Hara! Liburutegira ez eta liburu-dendara bai? Zu bai tipo xelebrea!
JOSU.— Bai, begira, kultura-munduko gauzak antolatzen hasi dira, eta zuzeneko kontzertuak eskaintzen dituzte?
AMAIA.— Liburu-dendan?
JOSU.— Bai, gaur neska gazte batek joko du.
AMAIA.— Harrigarria da. Ez dakite zer egin liburuak saltzeko.
JOSU.— Liburuak eta diskoak. Jende gutxi sartzen da, baina kontzertu ederrak dira, akustikoak.
AMAIA.— Eta zuk kontzertura joan nahi duzu, ezta?
JOSU.— Bai. Orain bi aste beste kontzertu bat ikusi nuen, eta oso ondo atera zen.
AMAIA.— Ados.
JOSU.— Ados... ados? Nirekin etorriko zara!
AMAIA.— Bai, harrituta zaude?
JOSU.— Erabat, normalean asko kostatzen zait zu konbentzitzea.
AMAIA.— Ez noa zuregatik. Kontua bitxia da eta ezagutu nahi dut.
JOSU.— Ederki! Orduan, lehenengo bazkaldu eta hondartzara?
AMAIA.— Bai. Sarrerak hartu behar dira?
JOSU.— Bai. Banekien etorriko zinela.
AMAIA.— Maltzur halakoa.
ANDER.— Hementxe!
AMAIA ETA ANDER.— Eskerrik asko!

A1
23-02-2015
16237775
00:02:36
2649