Maialen Lujanbio eta Igor Elortza, zortziko txikian
Hona nola erantzun zioten bi bertsolariok gai honi: "Bizi lagunak zarete. Igor, bart gauean birritan esnatu zaitu Maialenek sexu-jolasetan zebilela. Gaur goizean igogailuan egin duzue topo."
Egun on ustez atzo zenbiltzan ta ongi / ni logureak nago ta zu berriz grogi / hori bai bart gauean zu zenbiltzan jori / kendu ezazu tonto irriparre hori.
Sexua suertea da eta ez da luxu / bart gauez dena irrintzi ta izerdi putzu / zuk berriz behakoa serioa duzu / duzun inbidi horrek zimeldu zaitu zu.
Batzuentzat bizitza bero ta maitasun / besteontzako berriz sasi eta asun / sexua suerte dela hala dizut entzun / ta antza dena zuri tokatu zitzaizun.
Izan ere, zu zaude hain muker ta erkin / ez dezu ligatuko jarrera horrekin / baino bart zure kabuz ahal zenuen ekin / gure etxeko efektu espezialekin.
Logure nintzan baina belarriak arin / alboan bazen zenbait sexu joko gordin / diozu nik gozatu nezakeela berdin / ta zeinek esan dizu ez nuela egin.
Zu tristetzeko ez det hainbeste interes / baina irrifarre bat egizu mesedez / zer-nolatan zabiltzan bisaia da juez / egin igual egin zendun, baina gozatu ez.