Turistak (A2E21)

Josu eta Alex erosketak egiten ari dira, eta mapa bati begira dauden bi emakumezko turista ikusiko dituzte eta laguntzera hurbilduko dira.

Laguntzera edo... Neskek ez dituzte mutilak ondo hartuko.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ALEX.— Josu, ez dakit etxeko lanak ondo banatu ditugun, baina niri erosketak egitea ez zait batere gustatzen.
JOSU.— Niri ere ez, baina nahiago dut hori, erratza pasatu eta komunak garbitu baino.
ALEX.— Hortik begiratuta, arrazoi duzu. Baina autorik gabe, dendaz denda ibili beharko dugu.
JOSU.— Eta karga handia eraman. Bai, baina ez dago beste erremediorik.
ALEX.— Ea lehenbailehen bukatzen dugun. Zer jartzen du zerrendan?
JOSU.— Fruta eta barazkiak.
ALEX.— Zerrenda Amaiak prestatuko zuen, seguru! Hara, begira bi neska horiei. Goazen!

ETENA

Alexek bi neska ikusi ditu, plano bati begira.
ALEX.— Kaixo, laguntzarik behar al duzue? Ez al zarete moldatzen maparekin?
NESKA 1.— Bai, hondartzara joan nahi dugu.
JOSU.— Eta galdu egin zarete? Herri hau ez da ba New York! Kar-kar-kar!
ALEX.— Barkatu nire lagunari. Ez zarete hemengoak, ezta?
NESKA 2.— Ez. Kanpinera etorri gara; oinez jaitsi gara herrira eta galdu.
JOSU.— Lasai, Alex zuei laguntzeko prest dago eta!
ALEX.— Nahikoa da, Josu! Ba urruti samar zaudete hondartzatik. Lagunduko dizuegu haraino?
NESKA 1.— Ez da beharrezkoa. Nahikoa da nondik joan esatea.
JOSU.— Utziko didazu mapa, mesedez? Begira, orain hemen gaude; hau kultur etxea da, bai?
NESKA 2.— Horko hori, ezta? Bai.
JOSU.— Ba orain zuzen-zuzen joan behar duzue. Eta hemen ageri den parke hau ikusten duzuenean, jo ezazue eskuinera. Beste bi kale eta segituan iritsiko zarete hondartzara.
ALEX.— Oso erraza da, ez dago galtzeko aukerarik.
NESKA 1.— Mila esker, Einstein!
NESKA 2.— Aitziber! Ai, barkatuko duzue, baina nire lagunari ez zaizkio neskazaleak gustatzen.
JOSU.— Bueno, lasai, zoazte esandako bidetik eta kito.
ALEX.— Benetan ez duzue nahi laguntzea?
NESKA 1.— Zoaz pikutara!
NESKA 2.—Aizu, gorra zara, ala?
JOSU.— Tira, Alex, goazen, erosketa asko egin behar dugu eta. Agur!
ALEX.— Goazen, bai, hobe izango da.

 

Intéressant pour vous



A2
15-03-2016
16167588
02:18
2194