Ibon Sarasolaren hitza: Zale

Gaztelaniazko "afición" hitza euskaraz nola esan behar den zalantza izan dutela-eta, galdera egin diote Euskadi Irratikoek Ibon Sarasola adituari.

Sarasolaren ustez, normalean erabiltzen ditugun hitzak dira egokienak: zale, zaleak... Itxura batera, jasoago ematen duen zalegoa baino egokiagoak. Zale hitzak, bestalde, baditu beste adiera batzuk ere grabazio honetan, gainetik bada ere, aipatzen dituztenak.


Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Ibon Sarasola., egun on.
IBON SARASOLA. Egun on.
KAZETARIA. Bueno, zuretzat daukagun hitza zale da. Futbolari lotuta askotan erabiltzea tokatu zaigu azken boladan, zale eta… Bilboko istiluak direla azkena… Athleticeko zaleak eta zaletuak ere entzun dugu. Ibon, zer diozu?
IBON SARASOLA. Bueno, zale euskaltzale eta horietatik aparte, asko erabili da hitz solte bezala. Ez holakoetan bakarrik, baizik eta “faktura faltsuen zalea” eta holakoetan. Edo “ez naiz balkoian landare apaingarriak zabaldu zale”. Horrelakoak ere piloa daude. Alde horretatik nik uste zalek baduela…
KAZETARIA. Tradizio bat…
IBON SARASOLA. Tradizio bat handia, eta zaleak, eta zaleek eta holakoek zalegoak baino askoz handiagoak dituzte. Zalego erabiltzen da baina gutxi. Nik uste egoera normaletan, esaldiak ez bazaitu asko behartzen hobe dela zaleak esan eta ez zalegoa.
KAZETARIA. Zalegoa, hortaz, afición, gaztelerazko afición hori esateko erabiltzen dena ahal dela saihestu egin behar genuke.
IBON SARASOLA. Bai. Zaleak ere afición dira. Alde horretatik ez dut ikusten bentajarik zalegorekin.
KAZETARIA. Eta zaletu? Hori beste kontu bat izango da, ez?
IBON SARASOLA. Bai. Betikoa. Eta inongo problemarik ez duena inongo aldetik, aditz bezala.
KAZETARIA. Gero, zuk aipatu duzu, euskaltzale. Ez?
IBON SARASOLA. Bai.
KAZETARIA. Euskaltzale, zale era horretan ulertuta, eta kamioizale, ofizioei lotuta ere bai, esnezale…
IBON SARASOLA. Horiek beste bat. Esnezalea ez da esnea asko gustatzen zaiona, eta kamioizalea ere ez… Beraz, hor zalek badu, bai, zera gehiago ere.
TERTULIAKIDEA. Gure etxean esnezale, ogizale ere bai…
IBON SARASOLA. Nirean ere bai.
TERTULIAKIDEA. Asko, asko esaten da. Politak dira, zale hori polita da.      
KAZETARIA. Egia da ogibidea izendatzeko oraindik ere… Bueno, sarri leku batzuetan erabiltzen da, beste batzuetan, ez dakigu zenbateraino erabiliko den. Nolanahi ere, guk zalantza genuen, kontzeptu horri lotuta. Ibon Sarasolak dio egokiagoa dela zaleak zalegoa bera erabiltzea baino.
IBON SARASOLA. Bai. Normalago

C1
22-03-2018
  • Sarasola, Ibon
16142367
00:02:09
2247