BAGOAZ! B1-17- Sorpresa Amaiarentzat

Antton Igeldoko Harrigain landa-turismora joan da logela bat erreserbatzeko asmotan.

Badirudi Anttonek asteburua eman nahi duela bertan Amaiarekin, baina honek ezer ez dakiela oraindik.


Transcription:[+] Transcription:[-]

ANTTON.— “Leku bikaina! Itsasoa eta mendia, bata bestearen ondoan. Sorpresa ederra izango da Amaiarentzat. Hona etortzen garenean horrelako eguraldia egiten badu, gustura egongo da hemen. Paradisua! Ea etxeko arduradunak zer dioen. Gelaren bat libre egotea espero dut, bestela…”
AITZIBER.— Arratsalde on!
ANTTON.— Kaixo, arratsalde on, bai! Etxe zoragarria daukazue. Itsasoa eta mendia batera!
AITZIBER.— Bai, leku ederrean dago, ezta?
ANTTON.— Ezin hobea! Eta Interneten ikusi nuenean,  pentsatu nuen: “zergatik ez zara andregaiarekin joaten, asteburu pasa edo?”. Eta horixe, pentsatu eta egin.
AITZIBER.— Ba, horrexetarako gaude gu hemen.


ETENA

ANTTON.— Asteburu baterako egin nahi nuke erreserba; ostiral gauean iritsi eta igande eguerdian atera.
AITZIBER.— Ados. Pentsatu duzu noiz?
ANTTON.— Ba guretzat, onena, hilaren 17 eta 18ko asteburuan.
AITZIBER.— Mmm… Bai, bi gela ditugu libre. Bi lagunentzat, noski.
ANTTON.— Noski, noski. Eta polita, eta bista ederrak dituena…
AITZIBER.— Begira, bi gela horietatik itsasoa ikusten da. Bat ohe bakarrekoa da, eta bestea bi ohekoa. Lehendabizikoa jarriko dizuet?
ANTTON.— Ohe bakarrekoa, bai.
AITZIBER.— Ondo da, eman zure datuak, erreserba egiteko.
ANTTON.— Tori. Zer zerbitzu dituzue?
AITZIBER.— Ba, erreserba lotarako bakarrik da. Eta egongela bat ere badugu, jendea elkartzeko. Baina ez dugu jatetxe-zerbitzurik, enkarguz ez bada. Inguru hauetan badira hainbat jatetxe. Bertara oinez inguratu zaitezkete gosaltzera.
ANTTON.— Halaxe egingo dugu, mila esker.
AITZIBER.— Paraje hau zoragarria da mendi-buelta bat egiteko ere.
ANTTON.— Bai, badakigu bai; itsasoaren pare doan pistan baten barrena ibili ginen.
AITZIBER.— Ba, etortzen zaretenean, nahi baduzue, beste bat erakutsiko dizuet. Aldapatsua da, baina polita da.
ANTTON.— Aizu, eta zenbat balio du gelak bi gautarako?
AITZIBER.— Ba, itxoin pixka bat… Guztira 130 izango dira.
ANTTON.— Ez da merkea, baina merezi du! A, beharbada oso berandu iritsiko gara, afaldu ostean.
AITZIBER.— Ez dio axola. Giltza atean utziko dizuet. Logela ikusi nahi duzu?
ANTTON.— Bai! Hala, bi gelak ikusi eta erabakia hobeto hartuko dugu.
AITZIBER.— Oso ondo.
 

B1
12-03-2018
16141944
02:48
1274