La elaboración del proyecto curricular de centro, José Luis Vera irakaslearen eskutik

Eman zaio hasiera Donostiako HABEren egoitzan La elaboración del proyecto curricular de centro ikastaroari.

2015eko irailaren 1ean jarriko da indarrean helduen euskalduntzerako HABEren oinarrizko curriculum berria. Ondorioz, euskaltegiek erronka berriei egin beharko diete aurre: dokumentu programatikoaren betebehar eta zehaztapenetara egokitu; eta etenik gabeko hobekuntza, euskaltegietako profesionalen eskarmentu eta lanaren gainean.

Euskaltegiaren Curriculum Proiektua (ECP) egitea euskaltegien lehentasunetako bat izango da egun horretatik aurrera, eta bi urte izango dituzte proiektua egiteko eta Administrazioari helarazteko. Prozesu honetan, oinarrizkoa izango da: 1) Zehaztea ECPa sortzeko gakoak eta gidalerroak. 2) Zehaztea zer den ECPa eta zer helburu duen. 3) Zehaztea zer osagaik egituratzen duten. 4) Zehaztea nor arduratuko den dokumentua egiteaz eta zer metodologia baliatuko den produktu partekatu eta adostu bat lortzeko. 5) Eta zehaztea berau inplementatzeko mekanismoak eta ebaluazioa.

Programa

08-07-2015
16269702
1744