Idazketa sortzailea: Nitik Gura Ikastaroa Yolanda Arrieta idazlearen eskutik

Gaur emango zaio bukaera Idazketa-tailerrari.

Gauzak idatziz kontatzeko entrenamendu bat da idazketa-tailerra. Tailer honetan, idazketa sortzailea landu dute, batik bat. Horretarako, euskarak -men atzizkiaz izendatutako ahalmenak jarri dituzte martxan: ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena, ukimena... Irudimena eta logika lagun bikiak direla ohartu dira. A! Eta emoziorik gabe ez goazela inora.
Aditza, gramatika, hiztegia, egiturak nahiz deklinabidea modu librean erabiltzeko saiakera bat izan da; idazlanak elikatzeko proposamen-multzoa; euskara NI-arekin konektatu eta besteokin partekatzeko praktika osasungarria.

Programa

08-07-2015
16269693
3185